INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoak 9 kontsulta ditu, eta bertan espezialitate gehienak ematen dira, aurretiko hitzordua eginez eta larrialdiari ere euskarria eta laguntza emanez.

Gainera, Urgentzia Anbulatorioen Etengabeko Arreta, Erizaintza eta Erradiologia zerbitzua eskaintzen diegu pazienteei, eta arreta hori koordinatu dezakegu beste proba diagnostiko eta osagarrien zerbitzu batzuekin.

Gure zentroa zabalik dago astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara, eta aldez aurretik begiratu behar da espezialista bakoitzaren kontsulta-ordutegia, izan ere, 27 espezialitateko 50 profesional mediko baino gehiagomédicos ditigu.

Pazientea autoz etorriz gero, hiru aparkaleku publiko ditu inguruan, horietako bat 50 metrora baino ez. Gainera, presakako aparkaleku gunea dago ate nagusitik hurbil, taxiz etortzen direnentzat. Kale Nagusia kalearen sarreran informazio-mahaia aurkituko duzu eta bertan adieraziko dizute zure medikuaren kontsultaren kokapen zehatza.

IRUDI BIDEZKO DIAGNOSTIKOA

Irudi bidezko Diagnostikoa erabat espezializatutako zerbitzua da, eta haren xedea da irudiak lortzea diagnostikoak egiteko eta/edo prozedura terapeutikoak gidatzeko. Zerbitzua diziplina anitzeko profesionalen lantalde batek osatuta dago, besteak beste, mediku espezialistak, erradiologoak eta EUDak.

Irudi bidezko Diganostikoak laguntza ematen die IMQ Zurriola Zentroaren barruan larrialdi, jarduera kirurgiko eta jarduera anbulatorioko prozesuei.

Proben emaitzak (irudiak eta txostenak) Irudien Komunikazio eta Artxibo Digitalaren Sisteman gordetzen dira (PACS), eta, horrela, pazientearen historia erradiologiko integratua lortzen da. IMQ Zurriolaren erradiologia zerbitzua zabalik dago 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

TEKNIKA DIAGNOSTIKOAK

  • Erradiologia konbentzionala, ortopantomografia, ekografia.
  • Mamografia.
  • Erresonantzia magnetiko ireki modernoena, klaustrofobia-efektua ezabatzen duena eta, gainera, mugikortasun urriko pertsonen eta umeen miaketa errazten du.
  • Berritasuna! Kontrol ekografiko bidezko hezur-dentsitometria, erradiaziorik gabea. Lehen dentsitometroa Euskadin, hezur-dentsitatea neurtzen du ekografia bidez eta haustura-arriskua 10 urtera arte kalkulatzen du.

IMQ Zurriolaren Irudi bidezko Diagnostiko zerbitzuak optimizazioa bermatzen du irudiak lortzean, baita pazientearen babes erradiologikoa ere. Zentroko langileek emandako dosiak oso txikiak dira, indarrean dagoen legeria betez zentzuz lor daitezkeen bestekoak.

BLOKE KIRURGIKOA

Bloke kirurgikoak kirurgia handi anbulatorioko 1 operazio-gela du, garbi eta zikin zirkuitua uneoro errespetatzeko diseinatua. Joint Commission International erakundeak ezarritako pazientearen kalitate eta segurtasun estandarrei eusten die.

IMQ Zurriola Zentro Medikoko operazio-gela punta-puntako teknologia du, probak proiektatzeko pantailak, kirurgiarako dorreak, anestesia-orgak, etab.

Bloke kirugikoaren barruan badugu Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU), suspertzeko 3 boxekin.

LARRIALDIAK

IMQ Zurriola zentroak Urgentzia Anbulatorioen Etengabeko Arreta zerbitzua eskaintzen du zentroa zabalik dagoen ordutegian, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera. Pazientek berehala izango dute osasun laguntza eraginkorra eta kalitatekoa, eta larrialdi zerbitzuetan saturazioa eragiten duten osasun-arazoen % 80 konpontzen ditu.

ZERBITZU GEHIAGO

  • Erizaintza arloan odola ateratzen da, sendaketak eta erizaintzako kontsultak egiten dira, etab. Arreta emateko ordutegi jarraia da analitikak egiteko bai programatuak bai urgenteak, astelehenetik ostiralera.