Anestesia eta Erreanimazioa

IMQ  Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoaren Anestesia eta Erreanimazioko Unitate Asistentzialak honako lan-eremuetan egiten du bere jarduera:

  • Gure pazienteei arreta profesionalizatuagoa, arduratsuagoa, partizipatiboagoa eta segurtasun handienarekin emate aldera, operazio aurreko kontsulta ireki dugu aurten.
    Kontsulta horretan, ebakuntza egin aurretik, honako hauek egiten dira: historia kliniko xehea; miaketa fisikoa, bereziki, aire-bideari erreparatuta; eta proba osagarriak, pazientearen egoerarekin eta ebakuntzaren konplexutasunarekin bat ezarri direnak.
    Horrek guztiak laguntzen digu ebakuntzan izan daitekeen arriskua (ASA) ebaluatzen, ebakuntza bera eta ebakuntzaondoko zainketak planifikatzen, eta plan anestesikoari buruzko informazio xehea ematen eta baimen informatua eskuratzen.
    Laburbilduz, aukera ematen digu ebakuntzan gerta litezkeen arazoak prebenitzeko, kasuan kasuko plan anestesikoa gomendatzeko eta edozein zalantza argitzeko.

ZERBITZU-ZORROA

  • Anestesia aurreko azterketak
  • Miaketa diagnostiko eta terapeutikoetarako sedazioak
  • Bizkarrezur barneko anestesia, epidurala eta orokorra
  • Umeen anestesia hiru urtetik aurrera
  • Minaren tratamendua

TALDE