Dermatologia

IMQ Zurriola Zentro Mediko-Kirurgikoko Dermatologia Unitate Asistentzialak larruazala eta larruazalari erantsitakoak aztertzea du xede. Hala nola, horiei loturiko gaixotasunen prebentzioa, diagnosia eta tratamendua, zerbitzua umeei zein helduei zuzenduz.

Hainbat espezialitaterekin lankidetzan aritzen da: Kirurgia Plastikoa eta Estetikoa, Hodietako Kirurgia, Barne-Medikuntza, Erreumatologia eta Anatomia Patologikoa, baita Ile-Transplanterako Unitatea ere, diagnostiko eta tratamendu azkarra eskaintzeko.

ZERBITZU-ZORROA

  • Dermatologia Klinikoa: Espezialistak dira hainbat tratamendutan: aknea, alopezia, kondilomak, hiperhidrosia edo gehiegizko izerditzea, eta bestelako patologia dermatologikoetan, gaixotasun benereo edo sexu-trasmisioko gaixotasunetan (STG).
  • Kirurgia Dermatologikoa: Krioterapia tratamendua, elektofulgurazioa eta hainbat motako lesio, tumore, garatxo edo orbanen erauzketa kirurgikoa, eta beharrezkoa balitz medikamendu ezberdinen infiltrazioa.
  • Larruazaleko minbiziaren eta minbizi aurreko lesioen prebentzioa eta tratamendua.

TALDE