Endokrinologia

IMQ Zurriola Zentro Mediko-Kirurgikoko Endokrinologia Espezialitateko Unitate Asistentzialak sistema endokrinoari (hipotiroidismoa moduko hormona-nahasmenduak, etab.), metabolikoari (diabetesa, osteoporosia, etab.) edo nutrizio-sistemari (obesitatea, desnutrizioa, etab.) eragiten dioten gaixotasunen diagnostiko eta tratamenduak aztertzea du xede.

Gainera, beste Unitateekin lankidetzan (Lehen mailako arreta, Kirol-Medikuntza, Nutrizioa, etab.) osasuna zaintzeko jarduten du, XXI. mendeko mehatxurik handienak diren diabetes mellitus eta obesitate gaixotasunen prebentzioan eragin sozio-sanitario nabarmena lortuz.

ZERBITZU-ZORROA

  • Diabetesa:

-       Hezkuntza diabetologikoa

-       Diabetesa eta haurdunaldia

-       Oin diabetikoa

  • Hiperkolesterolemia eta hiperglizeridemia
  • Gaixotasun tiroideoak: hipertiroidismoa eta hipotiroidismoa
  • Bestelako hormona-nahasmenduak: hipogonadismoa, hazkuntzaren nahasmendua.
  • Obesitatea
  • Elikadura-nahasmenduak
  • Desnutrizioa eta elikadura-laguntza gaixotasun egoeretan (kirurgia, minbizia, etab.)

TALDE