Errehabilitazio eta fisioterapia

LOKOMOZIO-APARATUAREN ERREHABILITAZIOA

  • Patologia ez-traumatikoa: kirurgiko ondokoa, erreumatologikoa, diskala, tendinitisa/bursitisa/fasziitisa, sorbaldaren patologia (kapsulitisa)
  • Patologia traumatikoa: hausturak, lokadurak, bihurrituak, lotailu gurutzatuak eta belauneko menikopatiak

ERREHABILITAZIO NEUROLOGIKOA

  • Hemiplegiak
  • Parkinson
  • Esklerosi anizkoitza
  • AEA
  • Muskulu-distrofia
  • Nerbio-lesio periferikoak

ERREHABILITAZIO KARDIOBASKULARRA

  • Linfedema

PELBIS-ZORUAREN ERREHABILITAZIOA

PAZIENTE GERIATRIKOAREN ERREHABILITAZIOA

PROZESU KRONIKOEN ERREHABILITAZIOA

ANPUTAZIORIK DUEN PAZIENTEAREN ERREHABILITAZIOA

TALKA-UHINEN BIDEZKO TRATAMENDUA

IMQ Zurriolan talka-uhinen bidezko tratamendua sartu dugu gure zerbitzu-zerrendan hezur- eta muskulu-lesioetarako. Horretarako, Talka-Uhin Fokalen aparatua du zentroak, energia handikoa eta Duolith® T-Top Ultra azken belaunaldiko teknologia duena.

Terapia hau zientifikoki bermatuta dago eta emaitza bikainak ematen ditu hainbat patologiaren tratamenduan, hala nola, tendinitis kaltzifikatzailea eta degeneratiboa (sorbalda, ukondoa, belauna, orkatila, etab.), oin-zolako fasziitisa, zenbait hezurren pseudoartrosia eta hezur-nekrosi baskularra, estres-hausturak, larruazaleko ultzerak, sindrome miofasziala, espastizitatea eta beste miopatia batzuk.

Tratamendua zentroko mediku errehabilitatzaile Agustín Gutiérrez Ruiz doktoreak aplikatzen du, ISMST (International Society for Medical Shockwave Treatment) erakundeak akreditaturiko terapeuta. Modu ekogidatuan egiten du, ahalik eta eraginkortasun handiena lortze aldera.

TALDE