Ginekologia eta obstetrizia

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Ginekologia eta Obstetrizia Unitatearen helburua da emakumeak bizitzan zehar dituen osasun integraleko beharrak artatzea. Obstetrizia (latinezko obstare hitzetik dator eta “zain egon” adierazi nahi du) emakumearen aldi ugalkorraz arduratzen da (haurdunaldia, erditzea eta erdiberriaroa) eta ginekologiak (grezierazko gynaika hitzetik dator eta  “emakumearen zientzia” adierazi nahi du) emakumearen ugaltze-sistemaren gaixotasunak tratatzen ditu (umetokia, bagina eta obarioak).

Pazienteei zaintza integrala eskaintzen die, kalitatea eta segurtasuna bermatuz, barne dagoela kontsulta eta tratamendu maila zabala, ohiko azterketa ginekologikoa prebentibotik hasita arazo obstetriko eta ginekologikoen aukera diagnostiko aurreratuenekin bukatuta, eta hori guztia adin guztietan.

Haurdunaldiaren ohiko kontrola ere eskaintzen du Unitateak, barne dagoela prozedura diagnostiko eta baheketa prozedura ugari, fetuak izan litzakeen arazoak identifikatzeko eta hazkuntza eta garapen egokia izateko. Arreta berarekin amen osasuna zaintzen dute, ager daitekeen edozein konplikazio antzeman eta tratamendua emateko.

ZERBITZU-ZORROA

  • Kontsulta ginekologikoa: azterketa ginekologikoa eta ekografia ginekologikoa.
  • Haurdunaldia jarraitzeko kontsulta obstetrikoa: ekografia obstetrikoa.
  • Jaio aurreko diagnostikoa:
    • Ez-inbaditzailea (ekografia obstetrikoa, DNA test fetala)
    • Inbaditzailea (amniozentesia)
  • Famili Plangintza: orientazioa eta UBG jartzea.
  • Laguntza bidezko Ugalketa Unitatea eta antzutasuna aztertzea.
  • Pelbis-zoruaren Unitatea: umetokiko prolapsoa eta esfortzuagatiko gernu-ihesa.
  • Menopausia Unitatea: hezur-dentsitometriaren azterlanak irradiaziorik gabeko teknika bidez; osteoporosia prebenitzeko programa.
  • Baheketa Programak:
    • Bularreko minbizia: ginekologia kontsulta, bularraren ekografia, mamografia, bularraren erresonantzia magnetikoa, bularraren ziztada-xurgapena, etab.
    • Zerbixeko minbizia: azterketa ginekologikoa, zitologia eta giza papilomaren testa; kolposkopia, etab.
  • Kirurgia anbulatorio ginekologikoa.

TALDE