Otorrinolaringologia

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Otorrinolaringologia Unitatearen helburua arreta integratua ematea da eta belarriko, sudurreko, faringeko eta laringeko gaixotasunen prebentzioaz, diagnostikoaz, tratamenduaz eta errehabilitazioaz arduratzen da. Funtzio horien ondorio dira arnasteko, irensteko, entzuteko, oreka eta fonazio funtzioak: mintzamena, ahotsa eta usaimena. Aurpegiaren eta lepoaren eta horien organoen patologiak ere tratatzen ditu.

Gure ekipamendu aurreratuari esker, hala diagnostikoa nola kirurgikoa, eta gainerako zerbitzuekin lankidetzan, ahalik eta goiztiarren bilatzen dugu diagnostikoa eta zauri txikiko tratamendu medikoa edo kirurgikoa ematen dugu. Horretarako, zerbitzu pertsonalizatua, azkarra, integrala eta segurtasun osokoa ematen diogu pazienteari, hori guztia Donostia erdialdean, ospitalera joan beharrik ez duela.

ZERBITZU-ZORROA

Kontsultak helduak eta umeentzat
- Akufenoak edo tinnitus (modu jarraituan nahiz aldizka zarata-hotsak edo soinuak atzematea, horrelakorik sortuko duen inolako soinu-estimulurik egin gabe).
- Hipoakusiak edo entzumen-galerak
- Prozesu infekziosoak: otitisa, amigdalitisa, faringitisa
- Disfonia edo ahotsaren asalduak
- Zurrungak
- Bertigoak

Proba diagnostikoak
- Audiometria
- Inpedantziometria
- Nasofaringolaringofibroskopia
- Estroboskopia
- Bideonistagmografia
- Zitologia eko gidatuak

Jarduera kirurgikoa
- Kirurgia endoskopikoa: sudurreko polipoak; mukozeleak; errinitis hipertrofikoa, etab.

TALDE