Psikiatria eta Psikologia

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Psikiatria eta Psikologia Unitatea esperientzia handia duen diziplina anitzeko talde batek osatuta dago eta hauxe du helburua: gaixotasun mental organikoak nahiz ez-organikoak aztertu, diagnostikoa egin, tratamendua eman eta prebenitzea, eta Zentroko beste unitate batzuei laguntza ematea.

Arreta integral psikiatrikoa eta psikologikoa ematen die bizitzaren aro guztiei (haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa).

ZERBITZU-ZORROA

Haur eta gazteen Psikiatria eta Psikologia Unitatea
• Ikaskuntzaren nahasmenduak.
• Komunikazioaren nahasmenduak.
• Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduak.
• Ezabapenaren nahasmenduak.

Helduen Psikiatria eta Psikologia
• Nahasmendu psikotikoak: eskizofrenia eta beste batzuk.
• Gogo-aldartearen nahasmenduak: depresioa, nahasmendu bipolarra.
• Antsietate-nahasmenduak: larritasun-nahasmendua agorafobiarekin edo agorafobiarik gabe, berariazko fobiak, fobia soziala, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa.
• Alkohol-abusua eta mendekotasuna.
• Elikadura-nahasmenduak: anorexia nerbiosoa, bulimia nerbiosoa, betekadagatiko nahasmendua eta antzeko patologiak.
• Nortasunaren nahasmenduak.

Osasunaren psikologia
• Tratamenduari atxikitzea
• Bizitzeko ohitura osasungarriak
• Bizi-kalitatea gaixotasun kronikoetan

TALDE