Traumatologia eta kirurgia ortopedikoa

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Traumatologia Unitatearen helburua da balorazio klinikoa, diagnostikoa, prebentzioa, tratamendua bitarteko kirurgiko eta ez-kirurgikoak erabiliz eta errehabilitazio egokiak egitea lokomozio-aparatuan eta hari lotutako egituretan sortzetiko gaixotasunak eta gaixotasun hartuak, deformazio eta alterazio funtzional traumatikoak eta ez-traumatikoak (istripuzko traumatismoak eta ondorioak barne) dituzten pazienteei.

Azken urteotan, traumatologoek eta kirurgialari ortopedikoek egindako aurrerapenak ikusgarriak izan dira bai kuantitatiboki bai kualitatiboki, batez ere, teknika berrien garapenari dagokionez, hala diagnostikoaren arloan nola arlo terapeutikoan, eta egokitu egin dira herritarren eskakizunetara, emaitzarik onena arrisku txikienarekin eta ahalik eta azkarren lortu nahi baitute.

Erradiodiagnostiko (erradiologia sinplea, ekografia osteomuskularra, erresonantzia magnetiko nuklearra), Neurofisiologia (elektromiografia) eta Errehabilitazio (tratamendu fisioterapikoak) zerbitzuekin elkarlanean, eta horri guztiari gehitzen badiogu badagoela guztiz hornitutako ebakuntza-gela bat kirurgia anbulatorio handiak eta txikiak egiteko (ospitaleratu gabe), zerbitzu pertsonalizatua eta azkarra, asistentzia integralarekin, eskaini ahal diegu gure pazienteei ingurune seguru batean eta Donostia erdialdean, ospitalera joan behar ez dutela.

ZERBITZU-ZORROA

  • Proba diagnostikoetara sarbide osoa eta arina, baita igeltsu-gelara ere. Bertan teknika terapeutikoak aplikatzen dira (infiltrazioak, immobilizazioak, igeltsua jartzeak, etab.).

TALDE