ARIKETA TERAPEUTIKOA

IMQ Zurriola Zentroak zerbitzu integrala eskaintzen du Kitol Medikuntzako Unitatean, ariketa terapeutikoaren programa barne.

Ariketa terapeutikoari esker, tratamendua ematen zaie hainbat gaixotasuni, hala nola, aldizkako klaudikazioa, hipertentsioa, bihotzeko gutxiegitasuna edo 2 motako diabetesa.

Tratamendu segurua eta efikaza da, ariketa mota batzuk dituena: aerobikoa, indarra, oreka eta mugikortasuna.

Zer dio Zientziak ariketa terapeutikoari buruz?

  • Azterlan meta-epidemiologiko batean1 frogatu da gaixotasun koronarioan, bihotzeko gutxiegitasunean, iktusean eta aurre-diabetesean ariketa terapeutikoak eragiten duen hilkortasun-murrizketa botikek eragiten duten bestekoa dela.

    1 Naci H, Ioannidis JP. Comparative effectiveness of exercise and drug interventions on mortality outcomes: metaepidemiological study. BMJ. 2013; 347:f5577.

ZERGATIK AUKERATU IMQ ZURRIOLA

Gure ariketa terapeutikoaren programa berariaz pertsonalizatuta dago paziente bakoitzarentzat, zure patologia hobetzeko ariketak ditu eta zure oraingo egoera fisikoari nahiz zure gustuei egokituak.

Gure programari esker eta gure profesionalen laguntzarekin eguneroko jarduerei ekin ahal izango diezu berriz, zeure osasun-egoera eta bizi-kalitatea hobetu.

LANTALDE PROFESIONALA

José F. Aramendi doktoreak zuzentzen du ariketa terapeutikoaren programa. Aramendi Medikuntzako doktorea da eta Kirol Medikuntzako espezialista. 25 urtetik gorako esperientzia du maila guztietako kirolariak tratatzen.

Elite-kirolaren barruan ziklismo profesionaleko ONCE eta United States Postal Service taldeetako medikua izan zen eta gaur egun Hondarribia Arraun Elkartea traineruko eta Endesa Ligako San Sebastián-Gipuzkoa Basket Club taldeko medikua da.

Doktoregoa eta espezialitatea Alemaniako Albert-Ludwigs-Universität Freiburg Unibertsitatean egin zituen, ariketa terapeutikoko taldeez arduratu zen. 2010etik lanean ari da ariketa fisikoa aplikatzen gaixotasun kronikoen tratamenduan.

Aramendi doktoreak ANECA (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) erakundearen egiaztagiria du, iraksle doktore laguntzaile. Haren ikerkerketen artean, 15 artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari zientifikoetan eta sei estatuko aldizkari zientifikoetan.

OHIKO GALDERAK

  • Zertan lagunduko dit ariketa terapeutikoak?

    Gaixotasun kronikorik baduzu, ariketa terapeutikoak lagundu egingo dizu zeure gaixotasuna hobetzen, eguneroko zereginak hobeto egiten eta, gainera, zure bizi-kalitatea hobetuko du.