ILE-TRANSPLANTEAREN UNITATEA

Ile-transplantea prozedura kirurgikoa da, eta horren bitartez buruko ile-larru soilak ileen mikrotxertaketen bidez estaltzen dira, pazienteari berari hartuak. Prozedura sinplea da, baina neketsua, ez du ospitaleratzerik eskatzen ezta anestesia orokorrik ere, gehienetan anestesia lokala erabiltzen da eta, salbuespenez, gutxieneko sedazioa; beraz, ez da beharrezkoa ospitaleratzea.

Ebakuntza kirurgikoak 4-6 ordu bitartean irauten du, erabilitako teknika zein den, eta, batez ere, transplantatu beharreko ile-folikulu kopurua zein den.

Eskuarki, buruko ile-larruko gune iletsuak aprobetxatzen dira ilerik ez dagoen guneak estaltzeko. Beste gune batzuetako ileak ere erabil daitezke, adibidez, gorputza eta bizarra.

Gutxi gorabehera, transplantea egin eta sei hilabetera badugu azken emaitzaren ideia globala, baina urtebete igaro beharko da azken emaitza zehatzago antzemateko.

IMQ Zurriolan arlo honetan esperientzia handiko profesional medikoak ditugu, baita horrelako tratamenduak egiteko ekipamendua ere.

Ile-transplantea egin dezakeen ala ez baloratu nahi duen edozein pertsonaren esanetara gaude; horretarako, mediku espezialistak kasua zehatz-mehatz aztertu, gomendioa eman eta tratamenduen kostuen berri emango du.

ILE-TRANSPLANTEA EGITEKO TEKNIKAK

Gaur egun ile-transplantea egiteko teknika kirurgikoak bi dira:

  • Tradizionala, buruko ile-larru tira bat erabiltzen du FUT (Follicular Unit Transplantation) ile-folikuluak lortzeko.
  • Bigarren teknikak, FUE (Folicular Unit Extraction) izenekoak, mikrobisturi zirkularra erabiltzen du, eskuz edo bisturi zirkularra dagoen “kirten” bati lotutako mikromotor baten bidez zuzentzen da.

FUE teknika egiten dugunean, pazienteari gune emailea mozten zaio. Anestesia lokala jarri ondoren folikuluak ateratzen dira bai eskuz bai “mikropunch” bidez, eta gero berezi egiten dira folikuluko dagoen ile kopuruaren arabera. Jarraian, gune hartzailean ezartzen dira, dauden arauei jarraituz eta pazientearekin adostutako diseinu eta eskakizunen arabera. Teknika bietan funtsezkoa da goi mailako trebakuntzako profesionalak izatea, eta ile-transplantean esperientzia dutenak. IMQ Zurriola zentroan langile egokiak ditugu, duten esperientzia dela eta.

Teknika biei esker, ike-transplanteak guztiz naturalak dira, aurreko urteetan ez bezala, non txertaketaren ondoko itxura oso agerikoa eta onartezina zen ikuspuntu estetikoaren aldetik.

Folikulu-txertaketak 1-3 ileko taldeak dira, pazientearen buruko ile-larrutik sortzen direnak. Pazientearen buruko ile-larruaren gune batetik kendu (gune emailea) eta ilerik ez dagoen gunean (gune hartzailea) txertatuko dira. Horretarako, paziente bakoitzarentzat diseinatutako teknika kirurgikoa erabiliko da, kasuan kasuko azterketa zehatza eginda.

OHIKO GALDERAK

  • Hautagai ona naiz ile-transplantea egiteko?

    Ile-transplantea egiteko hautagai onak dira ile galera androgenikoa dutenak, faktore genetikoak direla eta, (gehienen kasua) hala gizonezkoak nola emakumezkoak, eta buruaren atzeko aldean buruko ile-larru emailearen gune nahikoa dutenak. Baina hautagai onenak dira ile-galera gune txikiak dituztenak, adibidez, aurreko aldean eta gune emaile onarekin.

    Ile-transplantea egitea eskatzen duten paziente gehienak gizonezkoak dira; dena dela, lehen mailako alopezia duten pazienteen % 15 emakumezkoak dira. Era berean, transplantea edo tratamendua eskatzen duen beste paziente kopuru handi bat dira, lehenagotik ile-transplantea izanda, eta emaitzen ondorioz inestetizismo arrazoiak tarteko edo naturaltasun falta dela eta, tratamendua eskatzen dutenak.