Loading

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Pribatutasun-politika eta Cookieak .

Datuen Babesa

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera, eta, besteak beste, Pazientearen autonomiaren 41/2002 Legearekin eta Euskadiko Osasun eta Kontsumo Sailaren 38/2012 Dekretuarekin (Pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideei eta betebeharrei dagokiena), eta gainerako legeriarekin bat etorrita, honakoa jakinarazten dizugu:

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Centro Médico Zurriola S.L.U.. IFK zk. B75068387 (aurrerantzean, “Sozietatea”).

Nola jarri harremanetan tratamenduaren arduradunarekin?

Harremanetan jar zaitezke Sozietatearekin aurrez aurre zentroan bertan, edo postaz egoitza sozialean, k/ Gran Vía, 3, PK 20002 Donostia – San Sebastian, edo posta elektronikoz: centro-imqzurriola@imq.es

Nola jarri harremanetan Sozietateko Datuak Babesteko ordezkariarekin (“DBO”)?

Sozietateko DBOrekin posta elektronikoz jar zaitezke harremanetan: dpd@imq.es

Zer nolako datuak erabiltzen ditu Sozietateak?

Sozietateak erabiltzen dituen datuak honako hauek dira: zure identifikazio-datuak eta harremanetarakoak (adib.: izena, abizenak, NAN, telefonoa), zure osasun-datuak, genetikoak edo biometrikoak (adib.: aurrekari medikoak, proba diagnostikoak),zure historia klinikoaren datuak, zure finantza-datuak (adib.: bankuko kontuaren zenbakia) eta adingabeen datuak.

Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Sozietateak hurrengo helburu hauekin erabiltzen ditu zure datu pertsonalak:

    • (i) Zuzenean edo hirugarrenen baten bidez (zerbitzu medikoen beste emaile bat, aseguratzailea, e.a.) eskatu dizkiguzun zerbitzu medikoak ematea, barne daudela prestazioaren kudeaketa administratiboa eta zerbitzu horiek fakturatzea.
    • (ii) Zerbitzuaren kalitatea hobetzea; horretarako, gogobetetasun- edo merkatu-inkestak edo azterlanak edo bezeroak ez galtzeko eta/edo fidelizatzeko programak, edo antzekoak egingo dira; edo Bezeroari Arreta emateko Zerbitzura egindako telefono-deiak grabatuko dira).
    • (iii) Sozietateak dituen lege-obligazioak betetzea, hala osasun arlokoak nola zerga, kontabilitate e.a. arlokoak.
    • (iv) Zu jakinaren gainean egotea, edozein komunikabide erabiliz (adib., posta, telefonoa, faxa, komunikabide elektronikoak, etab.), zure intereseko produktu nahiz zerbitzuei buruz, betiere osasun-sektorerari, sektore soziosanitarioari, lan, osasun, ongizate eta aseguruen arriskuen prebentzioari lotuta badaude (Sozietateak edo, hala badagokio, IMQko sozietateek eskainiak).
    • (v) Saiakuntza klinikoetan zure parte-hartzea kudeatzea, berariaz baimena emanez gero.

Zein da Sozietatearen legitimazioa zure datu pertsonalak erabiltzeko?

Aurreko helburu bakoitzetarako zure datuak erabiltzeko oinarri juridikoak hauek dira:

    • (i) Helburua (i): (a)zeuk, partikular gisa, edo aseguru-konpainia bateko asegurudun zaren aldetik edo osasun-laguntzaren beste emaile baten deribazioz, Sozietateari eskatutako zerbitzu medikoaren kudeaketa eta kontrola; eta(b) Sozietateak dituen lege-obligazioak betetzea, eta, bereziki, azaroaren 14ko 41/2002 Legeari (informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena) eta Euskadiko Osasun eta Kontsumo Sailaren martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuari (historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa) dagozkienak.
    • (ii) Helburua (ii): Sozietatearen enpresa-interes legitimoa, hauxe: zure zerbitzuen kalitatea hobebetzekobeharrezkoa den informazioa lortzea.
    • (iii) Helburua (iii): Sozietateak dituenlege-obligazioak betetzea, hala osasun arlokoak nola zerga, kontabilitate e.a. arlokoak.
    • (iv) Helburua (iv): Sozietatearen enpresa-interes legitimoa, hauxe: zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktu edo zerbitzuei buruz jakinaren gainean egotea eta, IMQ taldeko sozietateek eskainitako produktu edo zerbitzuen kasuan, zure berariazko baimena.
    • Helburua (v): pazientearen berariazko baimena. Interes legitimoan oinarritutako tratamendu oro Sozietateak egiten du datu pertsonalak, ohorea eta intimitate pertsonala nahiz familiakoa babesteko duzun eskubidea errespetatuta, eta errespetu hori bermatzeko neurriak hartuko dira. Edonola ere, kontuan hartu behar duzu beti erabil daitekeela aurka egiteko eskubidea (aurrerago deskribatu bezala).

Nori jakinaraziko zaizkio datu pertsonalak?

Sozietateak, tratamenduaren arduradun den aldetik, ez dizkie zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, salbu eta lege-obligaziorik badagoedo lagapena beharrezkoa bada kontratu-harremana betearazteko. Aurrekoari lotuta, Sozietateakkasuan kasuko datu interesgarriak, eta horiek bakarrik, jakinarazi ahal izango dizkie (legeria aplikagarria betez eta beharrezkoa bada kontratu-harremana betearazteko) honako hartzaile hauei:

    • (i) Zerbitzu medikoen emaileak eta osasun-zerbitzu edo -materialen hornitzaileak, jarduera osasun-laguntza ematea bada (adib., protesiak egitea, farmazia, proba analitikoak eta beste proba diagnostiko eta tratamendu batzuk),osasun-laguntza integrala eta egokia eskaintzeko eta/edo zure osasun-laguntza gorde eta jarraipena emateko (adibidez, pazientea beste osasun zentro batzuetara eraman behar bada).
    • (ii) Bankuak edo finantza-entitateak,emandako zerbitzuen kobraketa kudeatzeko.
    • (iii) Aseguru-entitateak(Sozietatearen zerbitzuak ematen badira zeu onuraduna zaren aseguru-poliza baten estalduraren babespean), dagokion entitateak emandako osasun-zerbitzuaren berri izan dezan eta sor daitezkeen karguei eta/edo erantzukizunari aurre egin diezaieten zuk harekin sinatutako kontratuko baldintzen arabera, kontratuaren estaldura aztertzeko, iruzurra prebenitzeko eta lege-obligazio aplikagarriak betetzeko (uztailaren 14ko 20/2015 Legean jasotakoarekin bat, aseguru- eta berraseguru-entitateen ordenamenduari, gainbegiratzeari eta kaudimenari buruzkoa). Jakinarazten dizugu zu datuak lagatzearen aurka egonez gero, Sozietateakezingo dizula zerbitzua eman zure aseguru-konpainiarekin kontratatuta duzun aseguru-polizaren estalduraren babespean,eta eskatutako zerbitzua ordaindu beharko duzula.
    • (iv) Agintariak, administrazio publikoak, gizarte segurantzaeta, hala badagokio,epaileak edo auzitegiak, lege-obligazio aplikagarriak betetzeko.
    • (v) Zure senitartekoak, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailaraino, hala badagokio, lan arloko edo funtzionario publikoen araudia betetzeko,senitartekoen gaixotasuna dela-eta, har daitezkeen baimenei dagokienez. Bestalde, jakinarazten dizugu, zerbitzu hobea emate aldera, Sozietateak INFO 33+ aplikazio informatikoan kokatuta dituela pazienteen historia klinikoak (geroko eguneratzeak edo izen komertzialean egondako aldaketak barne). Aplikazio hori erabiltzearen ondorioz, pazienteak IMQ Taldeari lotutako beste profesional batzuengana edo beste osasun-zentro batzuetara joz gero, (uneoro www.info33.grupoimq.esedo www.grupoimq.es daudenak), eta horiei ere aldez aurretik berariazko baimena emanez gero historia klinikoa INFO 33+ aplikazioan edo bateragarriak diren aplikazio informatikoetan sartzeko, profesional edo osasun-zentro horiek haren historia kliniko osoan sartu ahal izango dira (edo, hala badagokio, sinatzaileak emandako datuen jabe diren ordezkatuarena edo hirugarren pertsonena).Baimena ematen ez badu, gerta liteke Sozietateak eman dezakeen zerbitzuen norainokoa mugatua izatea eta, une jakin batzuetan, zerbitzuak ezin eman izatea. Era gehigarrian, pazientea IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROSeko aseguruduna bada, haren datu pertsonaletako batzuk (INFO33+ aplikazioan daudenak) anonimizatu eta laga ahal izango zaizkio IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS entitateari, eskainitako produktu eta zerbitzuen kudeaketa ikertu eta hobetzeko azterlanak egiteko helburuarekin. Azkenik, jakinarazten dizugu, zerbitzu hobea emate aldera, zure datu pertsonaletan sar daitezkeen kanpo hornitzaileen zerbitzuak (adibidez, zerbitzu informatikoen hornitzaileak)kontratatzen dituelaSozietateak (edonola ere, Sozietatearen jarraibideen kontura eta haiekin bat),tratamenduaren arduradun diren aldetik. Arduradun horietako batzuk, “hodei-informatikako” zerbitzuen emaileak barne, Europar Batasunetik kanpo kokatuta egon daitezke edo Europar Batasunetik kanpoko baliabideak izaneta, beraz, babes-maila baliokidea ematen ez duten lurraldeetan. Kasu horietan, Sozietateak bermatzen du EU-USPrivacy Shieldakordioak edo antzeko beste berme batek babesten dituela hornitzaileak,legeria aplikagarriarekin bat.

Hirugarrenek jasotako zure datuetan sar gaitezke?

Eskatu duzun zerbitzua emateko, gerta liteke Sozietatea zure identifikazio-, finantza-, adingabeen, osasun-datuetan, genetikoetan edo biometrikoetan sartu behar izatea,tratamenduaren beste arduradun batzuek eskatuta (adib.aseguru-konpainiak, emango dizuten zerbitzuaren jarraibideak eman dizkizuten medikuak edoproba diagnostikoak egin dituzun zentroak, etab.). Horrelakoetan, zerbitzua emateko eta datuen proportzionaltasun eta minimizatze printzipioak errespetatuz lege-obligazioak betetzeko unean-unean beharrezkoa den informazioa eskatuko die Sozietateak tratamenduaren beste arduradunei. Era berean, gerta liteke Sozietateak legezko edo borondatezko ordezkariarengandik jaso izana,eta horrek adierazi eta bermatzen du baimena eman diotela datuak Sozietateari emateko, azken horrek agiri honetan jasotakoarekin bat erabil ditzan, eta berariaz jakinarazi diola agiri honetan adierazitako datuen tratamenduari buruzko gai guztien edukia, eta konpromisoa hartzen duela uneoro, eta hark eskatuta, Sozietateari baimen idatzia emateko.

Zenbat denboraz gorde ditugu zure datu pertsonalak?

Kontratu-harremanak edo zerbitzuen prestazioak dirauen bitartean gordeko ditu Sozietateak zure datu pertsonalak. Behin kontratu-harremana bukatuta, hala badagokio, legeak ezarritako epeetan edo Sozietatearentzat erantzukinak egon daitezkeen epealdietan gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Behin epe horiek igarota, zure datuak ezabatu egingo dira indarrean dagoen legeriak ezarritako prozedurarekin bat, salbu eta datuok erabat anonimizatu baldin badira, araudi aplikagarriarekin bat, estatistika- edo ikerkuntza-helburuetarako.

Zeintzuk dira zure eskubideak eman dizkiguzun datuekiko?

Datu pertsonalak erabili, zuzendu, ezabatu, mugatu eta aurkaratzeko eskubideen titularra da interesatua, baita horien eramangarritasunaren eskubidearena ere. Halaber, interesatuak uneoro ken dezake emandako baimena, eta horrek ez dio eragingo kendu aurretiko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari. Zure datu pertsonalekiko eskubide horiek erabiltzeko, eta Sozietatea datuen tratamenduaren arduraduna dena, datuen titularrak honako kanal hauek erabil ditzake: aurrez aurre zentroan bertan, edo postazharen egoitza sozialean, k/ Gran Via, 1, PK 20002 Donostia – San Sebastian edo posta elektronikoz centro-imqzurriola@imq.es. Edonola ere, atxiki behar duzu beti zure NANren kopia irakurgarria edo zure nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiri bat). Doakoa da eskubide horiek erabiltzea. Halaber, uste baduzu Sozietateak ez dituela erabili zure datu pertsonalak araudi aplikagarriarekin bat, Sozietateko Datuak Babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetandpd@imq.es eta erreklamazioa aurkeztu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).